Gure Lana
Baserritarrei eginiko elkarrizketa bitartez, beraien jakituria eta egiteko erak berreskuratzen ditugu landatutako hazi eta fruta-arbolen erabilera eta maneiuaren inguruan.
35 herri baino gehiagotan ikertu dugu, 2000 sarrera baino gehiago berreskuratuz.
Olarizuko parke botanikoko etxealdeko germopasma-gordelekuko hozgailuetan mantentzen ditugu in-situ, haziak.
Gure zaindariek landaketetan gordetzen dituzte fruta-arbolak, exsitu eta nekazariek haziak, hurrengo belaunaldietan mantentzeko grinaz.
Hezkuntza tailerrak egiten ditugu, eskoletan, hitzaldiak, dastaketak, merkatuetara joaten gara, bisita gidatuak, eko-paseo inklusiboak… gure lanaren ingurukoa zabaltzeko asmotan.
Aholkularitza teknikoak egiten ditugu landaketa esperimentaletan, fruta-arbolekin, formakuntzetarako, hezkuntza esparruetan, irakaslegoarentzat eta instituzio pribatu zein publikoentzat.
Haziak gure eta beraien ezaugarriak baserritarrek belaunaldietan zehar egin duten bezela aukeratzen ditugu, beraien lekua izan dezaten etorkizunean.