Ikerketa Etnobotanikoa

999an hasi ginen gure lehen ikerketak egiten Bizkaian, eta orain Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroan jarraitzen dugu.

Baserritarrei egiten dizkiegun elkarrizketen bitartez, beraien jakituria berreskuratzen dugu, ladatutako aniztazunaren inguruan, beraien hazi edo fruita arbolak direlarik.
Dagoeneko 35 herri baino gehiagotan ikertu dugu, 2000 sarrera baino gehiago berreskuratuz.
Kontsentimentu informatuaren bidez, baserritarrak protagonistak direla bermatzen dugu gure lanetan eta merezitako protagonismoa ematen ekitaldietan.

Elkarrizketatu guztiak, transkripzioak errebisatzen dituzte argitaratu aurretik, horrela gure kode etikoa betez.

Gure metodologia estatu mailako azten etno-botanika lanetan oinarrituta dago, eta gainera Espainiako ezagutza tradizionalaren inbentarioaren parte izaten gabiltza.