Ekoizpena

Gure ikerketa eta kontserbazio lanen ostean, haziaren zikloa izten dugu, hazi hori berriz landatzen. Horrela, gure ondoan jarraitzea ahalbidetzen dugu, barietateak eta bakoitzaren ezaugarriak tradizionalki aukeratuz, baserritarrak urteetan zehar egin duten bezala.

Horretarako, gure Zaindari eta baserritar hurbilekin egiten dugu lan barietate guzti horrek bizirik mantentzeko.

Bestalde, Gasteizko Basaldea proiektuaren parte gara, non bertoko hazi eta arbola hoiei garrantzia ematen diegun, biderkatzen eta gure zaindarien eskuetan jartzen. Aholkularitza tekniko bitartez, bai partikular edo erakundeei landaketetarako irizpideak ematen ditugu, gure barietateak era hoberenean mantentzeko.